jueves, 7 de enero de 2010

Hirugarren ataza

Humore eta gora-behera handiekin, laburmetrai hau euskararen egoera ahula azaldu nahi du. Inpaktuz beteta, hiru pertsonai ageri dira. Pertsonifikazioak hauexek dira: "Gainbehera" Aitzol Bilbaoren eskutik, "Euskaltzaindia" Josu Pedruzoren eskutik eta "Euskara" Jon Koldo Etxebarriaren eskutik. Metafora honen lelo nagusia, euskarak dituen etsairik krudelenak gu geu garela azpimarratzea da.


miércoles, 16 de diciembre de 2009

Bigarren ataza

Gorka Palazio irakaslearen klaserako egindako lana aurkezten dizuegu gaur. Gaia Nabarralde zelarik, Orreagako gudaren inguruan bideolan bat egin dugu. Bertan Flickr-etik eta webgune ezberdinetatik ateratako argazkiak sartu ditugu. Horregatik Flickr-en Orreaga erabiltzaileari eta erabilitako webgune ezberdinei eskerrak ematen diegu. Musika, Enya abeslariaren "Now we are free" abestia da, beraz, eskuminak ere abeslari izugarri honi.

lunes, 30 de noviembre de 2009

Irrati albistea

Irratiaren izena: Jeikair Irratia
Albistegia: Goizeko albistegia
Erredaktorea: Jon Koldo Etxebarria
Atala: Kultur saila
Iraupena: 40 segundu inguru

Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz Euskarazko Komunikazio Taldeak, "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" jardunaldiak antolatu zituen Gasteizen. Tokian tokiko hedabideen garrantziaren inguruko jardunaldiak alegia.
Xabier Monasteriok irratiaren euskalduntasunaren alde egin du. Mikel Bujandak euskal irratiak euskal hiztunengan duen garrantzia aipatu du.
Arratsaldean, "Irratigintza Internet aroan" jardunaldia egon da. Bertan, ohiko irratiaren mugikortasuna eta erosotasuna gainbeheran dagoela komentatu dute. Honela, Iñaki Ziarsolok frekuentzia banaketa, halabeharrez, gertatu behar dela esan du. Bestalde, irratia Lurreko Telebista Digitalaren bitartez entzun dezakegula esan zuten.

Beskoitzeko Heskuararari buruzko laburpena

Irratiaren izena: Jeikair
Albistegia: Arratsaldeko albistegia
Erredaktorea: Jon Koldo Etxebarria
Iraupena:10 minutu inguru


Henri Duhau iparraldeko idazleak "Hasian hasi" liburua argitaratu du. Liburua Leizarragaren herriko euskalkiaren inguruan informatzen gaitu. Beskoitzeko herriko etxean,urriko hilabete honen 16an, goizeko 11etan aurkeztuko du liburua.

martes, 17 de noviembre de 2009

Alvar Gordejuela eta Iñaki Rodriguez

Alvar Gordejuela eta Iñaki Rodriguezen eskutik datorkigu laburmetrai paregabe hau. Gordejuela jaunak, nahiz eta kamararen atzekaldean gelditu, laburmetrai honen zuzendari ixila izan da eta honen zuzendaritza lan izugarriek, emaitz polita eman dute. Baita muxutruk egindako lana dela esan beharra dago eta zirrara sortarazteko grinez bi zuzendari hauek Zinebi Express lehiaketarako egin izan dute. Iñaki Reyna kamara bezala, eta blog honetako egileak, beste askoren artean, lan honetan lagundu egin zuten, beti ere gidaritzape ezin hobearekin. Disfruta ezazue lan berri honekin! Hitz gabe utziko zaituzte.

"Eckho"

lunes, 2 de noviembre de 2009

Lehen ataza.

Hona hemen euskarazko albiste baten irakurketa pertsonala. Hezkuntzaren inguruan aurkituriko albistea, alegia.

Lehen ataza

domingo, 1 de noviembre de 2009

Aurkezlerik kuttunena

Nire aurkezlerik kuttunena Itziar Oreja da. Super Bat telesailaren Euskaraokearen aurkezlea, alegia. Euskaraz hezi gintuen aurkezlea. Bera ikusten eman nituen arratsalde guztiengatik aukeratu dut.Nire kasuan, burura lehena etortzen izan da eta normalean lehena izaten da komunikatzaile euskaldunak aipatzerakoan.